Kirolariak lehiaketarako prestatzen diren beste klub batzuenak bezala, A.T baten instalazioak ere horretarako dira. CRSNAT-an jasan ditugun lapurreten berri izan ondoren, batzuek beren babesa helarazi zigutenean galdetzen zuten: “Baina zer lapurtu ahal dizuete han?” Galdera honek gure instalazioak zein ezezagunak diren pentsarazi digu, eta horregatik nahi duena gonbidatu nahi dugu bisitalditxo bat egitera. Urriaren 18an, igandea, zozketa solidarioa egingo dela aprobetxatuz,esteka honen bidez 15 minutu inguruko bisita gidatu txiki bat egiteko izena ematera animatzen zaituztegu, gehienez 8 laguneko taldea, 12: 00etatik aurrera.

Zuen zain gaude!