Close

9 uztaila, 2019

“ZIABOGA” DOKUMENTALAREN AURKEZPENA SANTA KLARA KULTURTEGIAN ESTRAINAKOZ

Ziaboga dokumentala ikusgai egongo da uztailaren 13an (larunbata) Portugaleteko Santa Klara kulturtegian. Dokumentalak Kantauriko traineruak ditu gaitzat.

Emanaldiaren ondoren, solasaldia egongo da bertaratuekin.

Portugaleteko Udalaren lankidetzari esker egingo den proiekzioan dokumentalaren partaide hauexek izango dira gurekin: batetik, Ángel  Obregón arraunlari eta historiagilea, Ziaboga-ren dokumentazio-arduraduna, eta, bestetik,  Iñaki Pinedo, proiektuaren zuzendaria bera, aipu oneko dokumental askoren arduraduna. ” El Hombre que Murió Dos Veces”, “La Escuela Fusilada” edo “Los Otros Gernikas” izenburupekoak aipatu beharrean gaude. Izan ere, azken hau aurresailkatu zuten 2012ko Goya sarietarako.

Hiru urteko lanaren emaitza izan den dokumental honek artxibo-material ugari izateaz gain, askoren parte-hartzeari esker (emakume nahiz gizon) burutu da denak arraun arlokoak izanik. Adibide gisara, Luis Cortabitarte, 94 urtekoa, eta, Sara Valle, 14 urtekoa, ditugu aniztasun horren erakusgarri.

“Memoria Oral” ataletik aurrera ez dago off-ahotsik dokumentalean. Alta, proiektuak kirol arloan ez ezik, Kantauriko trainuen historiako giza-alderdietan baita elementu kulturaletan ere sakondu nahi du.

Zuzendariaren hitzetan “ Ziaboga dokumentalak ikusleei estropaden irudi ikusgarrien atzean dagoen guztia helarazi nahi die, hots: posible bihurtzen dituen sentimendua”. 

Lehendabiziko aldiz Ziaboga dokumentalean Kantauri osotik, Gipuzkoatik Galiziaraino, arraunari lotuak dauden pertsona guztien testigantzak, traineruen ingurukoak, bildu dira. Elkarrizketa asko Portugaleteko toki ezagun askotan ere egin dira.

Soinu-bandan Euskadiko musikari askok parte hartu dute, hala nola Gorka Hermosa aipu oneko soinujoleak, Aitor Furundarena konposagileak eta Tadusak taldeak.

Lanak belaunaldi berriei ere so egiten die. Lehiaketako arraunean emakumeak nola sartu diren ere jorratzen da bertan.

Proiektu hau abian jartzeko, kirol honen historia-, kultura- eta kirol-alderdiak sakontzen urteak daramatzaten historiagile zein ikerle askoren aholkularitza kontuan hartu da. Lehiaketako kirol honek, bada, erro sendoak ditu bai kultura herrikoian bai Kantauriko jendearen izaeran. “La mar y el hombre”.  

Informazio gehiago:   https://www.ciabogadocumental.com/

Solaskidea:                                                                                                                              

Iñaki Pinedo. Ziabogaren gidoilaria eta zuzendaria..                                               

Ángel Obregón. Ziabogaren dokumentazioaren arduraduna.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies