Taldea
HISTORIA ETA PALMARESA
Portugaleteko Udal-Agiritegian gordetako agiri batzuk diotenez, 1892 urtean jada, traineru portugaletetar batek hartzen zuen parte kofradien arteko estropadetan. Beraz, 1917ekoak lehenengo aipamen idatzia izateari uzten dio eta urte gutxi batzuez atzerago birjarri beharko dugu data. 1917an Abrako estropadak hasi ziren ospatzen eta hauxe izan zen lehen sailkapena: Santurtzi, Portugalete, Zierbena eta Algorta. «Engracia» zuen izena gure traineruak.
1921ean Portugaleteko traineruak Atxuritarrari irabazi zion polemikaz, bilbotarrak profesionaltzat hartu baitziren, Santurtziko traineruan arraun egiteagatik lehenago. 1925ean Portugalete Futbol-Kluba, Udala eta Aldundiak antolatutako lehen estropada egin zen. Ondarroak irabazi zuen. Portugalete eta Zierbena kanporatuak gertatu ziren, berriz.
Kontxako Banderan, 1926an hartu zuen parte estrainekoz Portugaletek, «Gidako Ama» traineruarekin eta L. A. Gutiérrez patroi. 1929an eta gure itsasadarrean, Portugaletek 17’28» markan ezarri zuen errekor berria. Bigarren Zierbena gertatu zen.
1944an Espainiako txapelketak hasi ziren ospatzen, eta handik urtebetera, trainerilla-modalitatea agertu zen. Estraineko estropadan, Areetan hain zuzen, Raspas del Embarcadero gertatu zen garaile. 1949an Portugaleteko Ur-Elkarteak irabazi zuen Espainiako Batelen Txapelketa Avilesen. Elkarte berak antolatu zituen batelen estropadak 1951ean eta Iberiak irabazi zituen. Urte berean, Espainiako txapelketak itsasadarraren ahoan ospatu ziren.
San Nikolas Arraun Elkarteak ezohizko izokin-koloreko elastikoz hartu zuen parte. Nerbioi Sari Nagusia 1968an sortu zen, eta urte hartan Kontxako Banderan izan zen berriro Portugaleteko trainerua. 1978an San Nikolas Arraun Elkarteko gazteek Espainiako Batelen Txapelketa irabazi zuten Orion. 1981an gure traineruak Laredoko Bandera irabazi zuen Castrokoaren aurka gogor lehiatuz. Kontxako Banderan ere hartu zuen parte.
1982an lehen Portugaleteko Bandera ospatu zen eta Kaiku atera zen garaile. Hiru urte geroago, Kontxara berriro. 1996ko herriko bandera Portugaletek irabazi zion Santurtziri amaiera estu batean, baina helmuga epailea Santurtzi lehenago sartu zelakoan zegoen, eta erabaki hark sortutako eztaibadak bandera- eta sari-ematea eragotzi zuen. 1998 urtea oso emankorra izan zen Elkarterako eta herriko bandera irabazi zuen «lehenengo» aldiz.
2001ean bigarren izan ginen bai herriko banderan baita beste estropada batzuetan ere. 2002 urtea trantsiziozkoa izan zen. Bateletan eta trainerilletan ibili ginen, baina ez genuen trainera uretaratu. Hurrengo urtetik aurrera, ildo erregularrari jarraitu zion traineruak. 2003an Ur Kirolak Bandera irabazi zuen eta beste banderaren bat lortzeko zorian egon zen.
2006an KAE Liga jaio zen, eta existitzen zen TKE Ligarekin batera, traineruen lehiaketa egituratu zen. Gure elkartea bigarren multzoan hasi zen KAE Ligan eta emaitza onak lortu zituen, bigarren eta hirugarren postuetan eta bandera lortzetik gertu. 2007an hobera egin zuen traineruak eta hiru bandera lortu zituen, Donibane Lohitzunekoa, Donostiako Hirikoa eta Getxokoa hain zuzen. Bigarren amaitu zen Ligan eta igoera lortu zuen play-offean.
Aipagarria ere 2006an emakumeak Arraun Elkartearen ordekari izan zirela estrainekoz. Urte hartan emakumezkoen batel batek oso emaitza onak lortu zituen: garaile Bizkaiko txapelketan eta bigarren Euskadikoan. 2007an, bigarren Bizkaikoan eta hirugarren Euskadikoan batelean, baina trainerillan garaile geratu ziren Bizkaikoan eta Euskadikoan, eta hirugarren Espainiakoan.
2008an eskas ibili zen trainerua KAE Ligako lehen multzoan. Play-offean laugarren izan eta bigarren multzora jaitsi zen. 2009an Arraun Eskola jaio zen 25 arraunlari gazterekin eta Jose Luis Marurirekin zuzendari tekniko gisa. Traineruak ARC2an parte hartu behar zuen, baina liga hasteko lau egun falta zirenean, Castrok parte-hartzeari uko egin zion eta ARC1era bueltatu ginen. Hala ere, azken postuan geratu ginen, eta play-offean parte hartu eta gero, ARC2ra jaitsi ginen. Gonzalo Soto izan zen entrenatzailea.
2010ean Unai Vilches eta Aitor Gil izan ziren entrenatzaile berriak eta denboraldi polita burutu genuen. Zazpi bandera lortu zituen traineruak eta lehen postuan amaitu zuen liga, ARC 1era igoera zuzena ekarri zuena.
2011ko denboraldi hasieran, Elkarteak Zuzendari-Batzordez aldatu zuen. Hautagaitza bakarra izanik, Javier López izendatu zen presidente. Batzorde berriak asmo handiko jomuga ekarri zuen, TKE Ligara igotzea hain zuzen, eta Joxean Olaskoaga «Aizperro»ri eman zion Elkartearen zuzentzeko ardura.Berriro denboraldi polita burutu eta emaitza bikainak lortu genituen hiru modalitateetan. Bateletan, gizonezkoen haurrak hirugarren eta seniorrak bostgarren Bizkaiko txapelketan. Trainerilletan, seniorrak laugarren. ARC 1ean traineruak hamar bandera irabazi zituen. Liga lehen postuan amaitu zuen, baita TKE ligara igotzeko play-offa ere, Orio, Camargo, Zierbena, Cabo da Cruz eta Amegroveren aurkako lehian. Hamabi bandera guztira, XXXIII Lekeitioko Ikurriña barne harturik, denboraldi historiko horretan.
2012an TKE ligan debuta izan zen. Bederatzigarren postuan amaitu zuen liga gure traineruak. Hurrengo urtean, merezimendu handiko bigarren postua lortu Zumaian, eta seigarren amaitu zuen liga, ihaz bezala. Txalogarria ere Kontxan parte hartu izana azken bi denboraldi hauetan.
2014. denboraldiaren amaierarekin, Portugaletek aro berri bat hasi zuen eta aldaketa sakon burutu du.
2015ean,Portugaleteko mutilek beste urte batez San Miguel Ligan mantentzea lortu zuten, 11.postua eskuratu zuten. Hala ere, ‘jarrillera’ren emaitzarik onena 2. postu bat izan zen. Berreraikitze urtea izan zen Portugaleterentzat, San Miguel Ligan esperientzia gehiago lortzeko urtea.
TRAINERUAK
- 1917 – ENGRACIA
- 1923 – SAN ROQUE
- 1925 – VIRGEN DE LA GUIA
- 1931 – LA CANILLA
- 1968 – SANTA MARIA
- 1969 – NOBLE VILLA
- 1970 – ELENA
- 1973 – VIRGEN DE LA GUIA
- 1979tik gaurdaino – JARRILLERA
PATROIAK
- 1919 – GUZMAN AYARZA
- 1926 – L.A. GUTIERREZ
- 1929 – AURELIO LLANOS
- 1968 – FELIPE ARLUCEA
- 1980 – 1983 – JOSE LUIS MARURI
- 1984 – 1986 – JAVIER LOPEZ
- 1987 – 1988 – J. L. MARURI / UNATZ ARENAZA
- 1989 – 1990 – J. A. ARANA / UNATZ ARENAZA
- 1990 – 2001 – XABIER RODRIGUEZ
- 1991 – JABI LAGO
- 2003 – 2008 – IKER ALBISU / JON DUQUE / RUBÉN HERMOSILLA
- 2009 – JON DUQUE / GONZALO SOTO
- 2010 – XABIER RODRIGUEZ / JABI LAGO
- 2011 – 2012 – XABIER RODRIGUEZ / JOSEBA MANCEBON
- 2013 – LUR URIBARREN / JOSEBA MANCEBON
- 2014 – XABIER RODRIGUEZ / CRISTIAN GARMA / JON DUQUE
INSTALAZIOAK
Ontzi guztiak (traineruak, trainerillak, batelak eta aulki mugikorrekoak) gordetzeko bereizitako biltegiak ditugu. Goiko solairuan, gimnasioa eta bulegoak.Gimnasioan arraunlariek entrenatzeko eta fisikoki prestatzeko makina aproposak dituzte: bai pisuak, bai ergometroak, baita arraunketarako teknikak entrenatzeko zuloa ere.Klikatu irudietan handitzeko.