PORTUGALETEKO ARRAUNAREN MENDEURRENA

Lagun agurgarriok:

Aurten PORTUGALETEKO ARRAUNAREN MENDEURRENA ospatu nahi dugu. Hori dela eta, zuei gonbit egiten dizuegu 2017ko maiatzaren 20an egingo dugun urtemuga ospatzeko oroitzapenezko ekitaldian parte hartzeko. Ekitaldian, arraun taldearen ibilbidea kontatzen digun bideo bat ikusteko aukera izango dugu. Halaber, helburu bera duen liburu baten aurkezpena egingo dugu.

(Y como muestra del libro os podéis descargar el PDF del capítulo referente al año 1978, que se repartirá impreso en la presentación) http://jarrillera.com/PDF/LibroRemoCap1978.pdf

Ospakizunean hitza hartuko duten agintariak honako hauek izango dira: Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusi jauna, Mikel Torres Portugaleteko alkate jauna eta Jon Iriondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari jauna. Haiekin batera beste agintari batzuk egongo dira.

Ekitaldiaren xehetasunak hauexek dira:

11:30ean: ekitaldia Ballonti Merkatal Zentroko zinemetan egingo dugu. Haraino autobusez joango gara gure kirol- instalazioetatik (Manuel Calvo kalea z. g.)

12:00etan: ekitaldiari hasiera emateko ohorezko aurreskua.

13:00etan: arraun taldeko eraikinera autobusez abiatuko gara. Bertan, instalazioak ikusteko aukera izango dugu eta otamena eskainiko da.

Ekitaldira etorriko zaretelakoan, har ezazue agur bero bat.

Karlos Belasko Beristain
Presidente San Nicolas Arraun Taldearen presidentea

OHARRA: Bertaratzeko asmorik baldin baduzu, deitu, mesedez, telefono honetara: 944954171 edo sannicolas@jarrillera.com