BIZKAIKO ARRAUN FEDERAKUNTZA – 13.17 Zirkularra

Bilbon 2017ko Abenduaren 18an Klub agurgarriak,

Datorren Abenduaren 23ean, Larunbata, Auki Mugikorreko lehen jaitsiera antolatuko dugu. Proba, banakako erlojuaren aurkako modalitatean egingo da eta hasiera ordua 10:30etan izango da. Proba, maila eta txalupa guztiei zabalik egongo da.

Izen emateak Abenduaren 20ko 18:00ak baino lehen bidali beharko dira.

Aurreko denboraldian bezala, Haurrek eta kadeteak 3.750 metroko distantzia egin beharko dute, 150.zenbakitik (Zorrotzaurre), Erandioko Helmugaraino, Kaikuko pabilioiaren aurrean, 76.zenbakia.

Gazteak eta Seniorrak, Euskalduna zubitik irtengo dira (190.Zbk) Erandioko helmugaraino, guztira 5.750metroko distantzia betez.

Estropadan parte hartuko ez duten eta errekan entrenamenduak burutzea aurreikusita duten klubek, aulki mugikorreko estropaden eremua eta ordutegia kontuan hartzea eskatzen diegu, arazoak ekiditeko. Beraz, goizeko lehen orduan edo Erandiotik behera, entrenamenduak inolako arazorik gabe burutu ditzakete.

Aurretiaz, zuen laguntza eta prestutasuna eskertzen dizuegu.