Close

10 ekaina, 2019

Bidaitu Jarrillera eta Kofradiaren eskutik

ZOZKETAREN BALDINTZAK

Portugaleteko San Nicolás Arraun Taldeak eta San Nicolás eta San Telmo Marinel eta Nabigatzaileen Kofradiak elkarrekin abiarazi dute entitateok sustatzeko kanpaina bat, zozketa baterako papeletak banatzekoa.

Txartelek launa zenbaki ausazko izango dituzte, 00.000tik 99.999raino, hain justu ere.

Txartel sariduna ONCEko 2019ko abuztuaren 16ko zozketan irabazle suertatzen den zenbakiko bost zifrekin bat egiten duen zenbakia duena izango da.

Txartel sariduna aurkezten duenak saritzat izango du bi pertsonarentzako bidaia bat. Mediterraneoan zeharreko gurutzaldi bat izango da, ontziratzea Bartzelonako portuan 2019ko urriaren 28an delarik eta jatorrizko portura 2019ko azaroaren 03an itzultzen delarik. Hori irabazleak onartu ezik, beste aukera baten gisara txartel sariduna trukatzea izango du El Corte Inglés Portugalete bidaia-agentzian agentzia bereko beste produktu batzuen baliodun txartel batekin, haren gehienezko balioa delarik bidaiaren prezioari haren indargabetze-gastuak kentzearen ondoriozkoa. Irabazleak bidaia zozketatuaren baldintza ekonomikorik aldatu nahiko balu irabazlearen kontura izango litzateke.

Baldin eta, ez San Nicolás Arraun Taldeak ezta Kofradiak ere zenbaki saridunaren txartela banatu izan ez balute sariduntzat joko da berez sariduntzat jo den zenbakitik hurbilen dagoena, lehentasuna zifra gorenak duelarik. Hau da, zifra sariduna 12.345 balitz eta banatu izan ez balitz, lehentasun-ordenari jarraiki 12.344, 12.347, 12.343 hauexek lirateke. Era horretara, hurrenez hurren iritsiko litzateke banatutako zifra batera.

Txartel saridunak 30 eguneko iraungi-data du. Horrek esan nahi du aurkezteko azken eguna 2019ko irailaren 15a dela. Behin data hori helduta, txartel sariduna agertu ezik zozketa hutsik geratuko da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies