Datorren igandean, otsailaren 12an, 12:30ean, “Arantza” batel berria uretaratuko dugu. Uretaratzeak Arantza gogoratzeko aukera emango digu. Izan ere, baliatu nahi dugu aukera hau emakumeei omenaldia egiteko, merezi duten aintzatespenik jaso gabe ere, ekarri asko egin baitigute. Gurekin batera omendu nahi badituzu, balia ezazu gonbidapen hau.

Eskerrik asko.