Close

2 urtarrila 2017

ANIMATU ETA PARTE HARTU MENDEURRENAREN LIBURUAREN PRESTAKETAN!

Portugaleteko San Nicolás Arraun Taldeak 2017. urtean hainbat ekitaldi prestatuko ditu arraunlari portugaletetar guztiek parte hartu duten txapelketa guztiak gogora ekarri nahian. Erreferentziazko data 1917. urtekoa dugu Portugalete urte hartan lehen aldiz lehiatu baitzen itsasadarrean. Abian jarriko ditugun ekimenen artean aipagarria da taldearen historia jasotzea asmoa duen liburu baten edizioa. Bertan, urte luze hauen joanean Jarrillerako kategoria guztietako tripulazio guztien gertaerarik garrantzitsuenak bildu nahi ditugu ondo bildu ere.

Horren karietara, portugaletetarren eta klubaren jarraitzaile guztien laguntza behar dugu. Garai desberdinetan Portugaleteko San Nicolás Arraun Taldean egon diren arraunlariek nahiz arrauna modu anitzetan maite dutenek ekarri asko egin diezagukete. Hortaz, guztioi eskatzen dizuegu dokumenturik, argazkirik edo daturik baduzue lagapena eman diezaguzuen guk ditugun funts dokumentalak handiagotze aldera. Horiek horrela, ahal denik eta lan osatuena prestatzeko aukera izango dugu, urte frankotan gure Klubetik igaro diren  kirolari guzti-guztiak ikusgarri gerta daitezen.

Horretarako, guztientzat librocentenario@jarrillera.com helbide elektronikoa dago eskuragarri. Hala, intereseko argazki, dokumentu edo daturik duenak material hori klubari helarazi ahal dio, mezua bidalita.

Hortaz,  proiektuarekin lagundu nahi duenak datuok aurkeztu beharko dizkigu:

  • Irudien edo dokumentuen data eta identifikazioa. Argazkietan agertzen diren pertsonak identifikatuko dira. Halaber, argituko da zein txapelketa edo ekitalditan dauden. Adibide moduan: Portugaleteko estropaden bandera hartzea, 1988. urtekoa, X patroiak hartzen du bandera, 1989ko Nerbioi Sariaren estropaden kartela, eta abar.
  • Lagatzailearen izena: adierazi beharko da nork lagatzen duen argazkia. Liburuaren azken solasean lan hau paratzen lagundu diguten guztiei esker ona adieraziko diegu. Alta, irudiak, dokumentuak eta abarrak bidaltzen dituen orok tazituki onartzen du materiala bidalita edo guri emanda, lan hauxe prestatzeko hura berregina izatea. Orobat, baimentzen du lagatako materiala ordainik jaso gabe etorkizunean berregina izatea betiere helburua delarik San Nicolás Arraun Taldeak publizitate-kanpainak egitea.

Irudirik eskaneatzeko edo posta elektronikoz bidaltzeko modurik ez dutenak klubarekin harremanetan (sannicolas@jarrillera.com edo 944 954 171)  jar daitezke haiek duten informazioa beste era batera berregitea lortzeko xedez.

Azkenik, San Nicolás Arraun Taldeak kolaborazio-lanak egiten jardun duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie denon artean merezimenduzko lana egitea erdietsiko dugulakoan. Izan ere, Portugaleteko koloreak urte luze hauetan arraunean defendatu ditugun guztion irudiak eta izenak bildu nahi ditugu.

Eskerrik asko denoi.

La Junta Directiva

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies