Datorren astean May Day Terraneo GKEaren Aita Mari itsasontzia Palma de Mallorcara abiatuko da erdiko Mediterraneora joateko behar diren baimenak eskuratzeko asmoz. Orain arte alferrik aritu dira ahalegin horretan. Bidaiaren helburua migratzaileak salbatzen jarraitu ahal izatea da.
Klubaren banderaz gain, klubak dohaintzan emandako migratzaileentzako arropa eramango dute. Lotsagarria da EBeko estatuek hain bihozbera den jende honi trabak eta oztopoak jartzea.
Zorte on lagunok!
Karlos Belasko